Fermin Muguruzak edukiera handitu du Reale Arenan 25.000 sarrera saldu ostean

  • Fermin Muguruzak edukiera handitu du Reale Arenan 25.000 sarrera saldu ostean

  • Muguruzarekin batera, Niña Coyote eta Chica Tornado, Des-Kontrol eta DAM talde palestinarra ere arituko dira
  • Antolatzaileek 10.000 sarrera berri jarri dituzte salgai, eta www.muguruzafm.eus webgunean eros daitezke

Fermin Muguruzak ekainaren 14an Donostiako Reale Arenan eskainiko duen kontzertua historikoa izango da, izan ere, zazpi hilabete baino gehiago falta direnean, antolatzaileek iragarri dute 25.000 sarrera saldu dituztela dagoeneko eta kontzertuaren edukiera handituko dutela. Sarrera berriak, estadioko bigarren eraztunari dagozkionak, www.muguruzafm.eus webgunean daude salgai, eta 35 euroko prezioa izango dute.

Halaber, Irungo artistak astearte honetan Donostian eskainitako prentsaurreko batean iragarri duenez, Niña Coyote eta Chico Tornado, Des-Kontrol, BAD SOUND SYTEM taldeko Selektah Stepi DJ-a eta DAM rap talde palestinarra izango dira Anoetako oholtzan. Euskal musikaginitzan mugarria izango den kontzertua izango da ekainaren 14koa; izan ere, futbol estadio batean kontzertu propio batean arituko den lehen abeslari euskalduna izango baita Muguruza.

11 urtez nazioarteko birarik egin gabe egon ondoren, artista euskalduna errepidera itzuliko da, 40 urteko ibilbide musikala errepasatuko duen mundu bira batekin. Iragarritako kontzertuak www.muguruzafm.eus webgunean kontsulta daitezke, eta Kortatu eta Negu Gorriaken hastapenetatik hasi eta bakarkako lan berrienetara arteko ibilbidea ospatzeko balioko dute.

 


  • DataAzaroak 19
  • Gaia Musika