Jesus Ibañez de Matauco Antzokian egingo dute "Lohi gorria" lanaren estreinaldi absolutua ostegunean

  • Jesus Ibañez de Matauco Antzokian egingo dute

  • Barro rojo lanaren euskarazko bertsioa da eta antzezlana Max sarietarako izendatu zuten eta Indifest Jaialdiko Ikuskizunik Onenaren Saria eta Urrezko Hiruki Saria 2016 jaso zituen

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, Lohi gorria euskarazko antzezlanaren estreinaldia izango da Jesus Ibañez de Matauco antzokian, 19:30ean. Antzezlan hori Javier Liñeraren gaztelaniazko testu batean dago oinarrituta eta Aitor Pérez Colladok eman dio bizitza Ékoma Teatro konpainiaren eskutik.

Obraren argudioa "protagonistaren bizitzaren bitartez eta bere osaba homosexualaren bizitzaren bitartez egindako bidaia da. Nolabait esanda, istorio bat beste istorio baten barruan jasotzen du. Bi pertsonaiaren eta haien bizipenen arteko bidaia da, negarraren eta barrearen artekoa, amorruaren eta adiskidetzearen artekoa, kabaretaren eta dramaren artekoa, beldurraren eta pozaren artekoa, krudelkeriaren eta maitasunaren artekoa. Sentsibilitatez eta goxotasunez beteriko ibilbide delikatua da", definitu du konpainiak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 18
  • Gaia Arte eszenikoak