Donostia Zinemaldiak eta Tokioko Cervantes Institutuak "Donostia Japonian" jarduera-programa bultzatzen dute lankidetzan

  • Donostia Zinemaldiak eta Tokioko Cervantes Institutuak

  • Mugaritz. Sin pan ni postre filma Japoniako hiriburuan egingo den emanaldi baten protagonista izango da, Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdia inauguratzeaz gain

Donostia Zinemaldiak eta Tokioko Cervantes Institutuak Donostia Japonian: SSIFF eta Tokioko Cervantes Institutua jarduera-programa bultzatzen dute. Bertan, zinema-emanaldi bat egingo da Japoniako hiriburuan, Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdian parte hartzeaz gain.

Hautatutako filma Mugaritz. Sin pan ni postre da, Zinemaldiaren 72. edizioan Culinary Zinema Saria irabazi zuena. Paco Plazak (Verónica, La abuela) zuzendutako dokumentala gastronomiaz haratago doa. Ikus-entzuleak Andoni Luis Adurizen –nazioarteko chefen artean sormen eta itzal handieneko baten– jatetxean gertatzen den berrasmatze-prozesuaren salbuespenezko lekuko bihurtzen dira. Tokioko emanaldiaz gain (hilaren 20an, asteazkena), 22an Mugaritz. Sin pan ni postre pelikulak inauguratuko du, Sapporon, Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdia.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 18
  • Gaia Ikus-entzunezkoa