Maddi Barberren "Harria eta poltsa" instalazioa ikusgai San Telmon

  • Maddi Barberren
    Argazkiaren egilea: Iker Azurmendi (iturria: Donostia Kultura)

San Telmo Museoak Maddi Barberren Harria eta Poltsa instalazioa aurkeztu du, 2024ko azaroaren 16tik aurrera urtebetez museoko elizan ikusgai izango dena, Museo Bikoitza programaren barruan.

Harria eta Poltsa instalazioak bi elementu ditu: film bat eta pantaila bat.San Adriango aztarnategian Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologi talde batek gauzatzen dituen lan prozesuetan murgiltzen da filma. Jarraipen hau artxiboko materialekin tartekatuz, filmak arkeologiaren eta museografiaren arteko harremanak aztertzen ditu, bai eta bi praktika hauek objektuen desplazamendua sortzeko duten modu desberdinak ere.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 15
  • Gaia Ikus-entzunezkoa