Alex Reynolds, "Horizontal" film laburraren zuzendaria: «Proiektu bat aurrera eramateko orduan, neure buruari galdetzen diot zer mezu helarazi nahi didan filmak niri»

  • Alex Reynolds,

Alex Reynolds zuzendariaren eta Apellaniz eta De Sosa, Señor y Señora eta Banquete Films ekoiztetxeen azken film laburra, Horizontal, ZINEBIko Sail Ofizialean dago aurten. BASQUE. AUDIOVISUAL.-ek zuzendariarekin hitz egin du proiektuaren sorreraz, sorkuntza-prozesuaz, eta Espainiako metraje laburreko zinemaldi entzutetsuenetako batean parte hartzeak proiektuari dakarkionaz.

Nola aurkeztuko zenuke Horizontal?

Spoiler gehiegi egin gabe, esango nuke pertsona helduen eta haurren arteko harremana erretratatzeko genero-elementuak erabiltzen dituen filma dela, non harreman horren ohiko bertikaltasuna kolokan jartzen den.

Zein da zabaldu nahi duzun mezua?

Proiektu bakoitzak misterio bat du niretzat, eta misterio horrek jartzen nau martxan; uste dut nire buruari galdetzen diodala filmak niri zer mezu helarazi nahi didan. Batzuetan, urte batzuk igaro arte ez dut ulertzen nik neuk egindako film bat, eta, gainera, haren esanahia aldatuz doa niretzat; bizitza propioa balu bezala.

Lana idazterako orduan buruan neuzkan ideiei buruz hitz egin dezaket. Alde batetik, gure gurasoak nola zahartzen diren pentsatzen nuen, eta zainketen harremana nola aldatzen den aztertzen nuen. Umeen jakinduria misteriotsuan ere pentsatzen nuen: beste edozein bezalako pertsonak dira, baina beren denbora edo mundua bera nola kudeatzen den erabakitzeko ahalmenik ez dute. Mundua ez da beren neurrira eraikitzen; zuzenean eragiten dieten erabakiak hartzen dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 15
  • Gaia Ikus-entzunezkoa