"Ahots Baten" sormen-egonaldia 2024

Mintzola egitasmoaren bidez egiten da eta izena emateko epea azaroaren 19an ireki eta abenduaren 10ean itxiko da (parte-hartzaile bakoitzak 130 euro ordaindu beharko ditu).

Ahots Baten sormen-egonaldiak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira.

Ilustrazioa, kantagintza, literatura, antzerkia eta bertsolaritza landuko dira egonaldian, sortzaile hauen eskutik: Dom Campistron, Maite Larburu, Mikel Ayllon, Garazi Urkiola, Xabat Galletebeitia eta Sarai Robles.

2024ko Ahots Baten sormen-egonaldia abenduaren 26tik 30era izango da, Lekarozko (Nafarroa) aterpetxean.


  • Epea 2024(e)ko Azaroak 19(e)tik 2024(e)ko Abenduak 10(e)ra
  • EntitateaEuskaltzaindia
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Literatura
  • JardueraSorkuntza, Prestakuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.