Kaleka 2025: izen-ematea
Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. edizioari begira dago jada, eta Sekzio Ofizialean eta Scratch-en proposamenak aurkezteko epea ireki du. Deialdia abenduaren 11ra arte egongo da irekita, eta bertan artista, konpainia eta kolektiboek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte 2025ean egingo den jaialdian parte hartzeko.
Aipatzekoa da azken urteetan deialdira aurkeztu direnen kopuruak gora egin duela eta herrialde askotako proposamenak jaso direla. Oraingoan ere, deialdia bi alorretan banatuko da, Sekzio Ofiziala eta Scratch atala desberdinduz:
Espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorkuntza-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motari bideratuta dago.
Bestalde, KALEKA Scratch-ek garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi dituzen artista, kolektibo, elkarte profesional edo/eta edozein autoretza motarentzako plataforma bat eskainiko du.
Zalantzaren bat izanez gero, kudeaketa taldearekin jar zaitezke harremanetan: info@kaleka.eus / 946 24 34 82.
- Epea 2024(e)ko Azaroak 5(e)tik 2024(e)ko Abenduak 11(e)ra
- EntitateaLekeitioko Udala
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraErakusketa eta programazioa
- Harremanainfo@kaleka.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


