Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria

  • Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria
    Miren Arzalluz artxiboko irudi batean

  • Azken sei urteetan, modaren inguruan mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena, Parisko Palais Galliera, zuzendu du Arzalluzek. Apirilaren 1ean hartuko du kargua

Bilboko Guggenheim Museoaren Fundazioko Patronatuak Miren Arzalluz (Bilbo, 1978) izendatu du museoaren zuzendari. Arzalluz Artearen Historian lizentziaduna da, jantzien Historian espezializatuta, eta azken sei urteetan modarekin lotuta mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du: Parisko Palais Galliera.

Maiatzean, urte bukaeran kargua utziko duela iragarri zuen Juan Ignacio Vidartek, 32 urte egin ditu karguan Vitardek eta Guggenheim Museoak orain arte izan duen zuzendari bakarra izan da. Zuzendari berriak apirilaren 1ean hartuko du kargua.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataAzaroak 12
  • Gaia Museoak, Ondarea