Iratxe Fresneda: «"Errotatiba" filmatzea inoiz gertatu behar ez zen gure historiaren pasarte bati aurrez aurre begiratzea izan da»

  • Iratxe Fresneda: «

Iratxe Fresnedak Errotatiba lanarekin egingo du debuta ZINEBI jaialdiko Sail Ofizialean. Film laburrak, Egin egunkariaren itxiera ardatz hartuta, memoriaren hauskortasuna eta hura babesteko gizakiak sortzen dituen lekuak jorratzen ditu. Zuzendari bizkaitarrarekin hitz egin du BASQUE. AUDIOVISUAL.-ek bere azken lana ezagutzeko.

Zer erakusten digu Errotatiba film laburrak?

Gure historia hurbilaren kapitulu batean zehar egindako bidaia da (Egin egunkaria ixtea, kazetariak espetxeratzea eta errotatiba suntsitu eta bertan behera uztea) espazioak esploratzearen bidez. Lekuak gertakarien lekuko mutuak dira. Eraikin eskeletiko eta abandonatu hartan filmatu genuenean, ur eta oroitzapenen artean, bidelagun genituen errotatibaren erritmoa eta goizero munduarekin partekatzen zituen istorioak. Energia hori espazioan bizi zen, oroimenaren gordeleku zirudien leku bat zen. Errotatiba filmatzea inoiz gertatu behar ez zen gure historiaren pasarte bati aurrez aurre begiratzea izan da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 8
  • Gaia Ikus-entzunezkoa