Guggenheim Bilbao Museoaren KOSMO proiektuak publikoaren eta epaimahaiaren sariak jaso ditu Lovie Awards 2024 sariketan

  • Guggenheim Bilbao Museoaren KOSMO proiektuak publikoaren eta epaimahaiaren sariak jaso ditu Lovie Awards 2024 sariketan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artistak modu interaktiboan esploratzeko aukera eskaintzen duen KOSMO izeneko tresna digitalak publikoaren eta epaimahaiaren sariak eskuratu ditu Lovie Awards 2024 sariketako Datuak bistaratzeko proiekturik onena kategorian.

Museoaren Kide Korporatiboa den La Tempesta etxearekin lankidetzan garatutako proiektua da KOSMO, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduman ordezkatuta dauden artisten berri emateko eta Museoko funtsei zein egileei buruzko begirada, lotura, zeharkako irakurketa eta hurbilketa berriak eskaintzen ditu.

Lovie Awards sariak kulturaren eta teknologiaren arloan bikaintasun digitala aitortzeko Europako saririk prestigiotsuenak dira. Epaimahaia Arte eta Zientzia Digitalen Nazioarteko Akademiako (IADAS) kideek osatua da —erakunde horrek kultura eta teknologia digitalean aditu diren 4.000 kide baino gehiago hartzen ditu bere baitan.

Sariketaren hamalaugarren edizio honetan Europako 35 herrialdetako 1.200 proiektu baino gehiagok hartu dute parte.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 7
  • Gaia Museoak, Ondarea