ZINEBIk (H)emen elkarteak sustatutako "Aukera" programako bost film programatu ditu

  • ZINEBIk (H)emen elkarteak sustatutako
    "Hadas"

  • Beatriz de Silvaren Hadas, Uxue Botas eta Ane Miren Nafarrateren Komando Marmitako, Enara García eta Ainhoa Olasoren Hemen bizi da maitasuna, Nerea Sciarraren Pomo d 'oro eta Tamara Lucariniren Prioridades film laburrak ikusi ahal izango dira
  • Hiru proiektu irabazleei sariak emango zaizkie ZINEBIren itxiera ekitaldian

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI –Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 2021etik aurrera (H)emen Elkarteak sustatutako eta antolatutako Aukera proiektuarekiko konpromisoari eusten dio. Industriari eskainitako programazioaren barruan, Zinemaldiak parte hartu duten film laburren proiektuen aurkezpen publikoa egin du orduz geroztik, eta aurten ere, bosgarren aldiz jarraian, ZINEBIren amaiera ekitaldian irabazitako hiru proiektuei sariak emango zaizkie.

(H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeei zuzendutako elkartea da, 2016an sortua, bi sektore horietan emakume profesionalen ikusgaitasuna bultzatzeko, lan-harremanak eta -aukerak sustatzeko eta sexuen arteko desberdintasuna murrizteko. Aukera (Oportunidad) programak ikus-entzunezkoen etorkizuna izango diren emakumeei lehen aukera bat emateko programa garatzen du. Horrela, programan parte hartzeko hautatutako bost proiektuek gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen mentoria intentsiboak jasotzen dituzte sektoreko profesional ospetsuen eskutik. Programa osatzeko, ahalduntze feministari, dosierren garapenari eta pitching-erako prestakuntzari buruzko tailerrak egingo dira. Garatutako bost proiektuek pitching-ak egiten dituzte ZINEBI Networking-en.

Aurten, gainera, eta ZINEBIren Nazioarteko Film Labur Lehiaketan parte hartzen duen Azkena (Lorea Lyons & Ane Inés Landeta, 2024) bezalako film laburren programaren emaitzak ospatzeko, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Aukeratik bultzatutako bost filme eskainiko du: Hadas (Beatriz de Silva), Komando Marmitako (Uxue Botas, Ane Miren Nafarrate), Hemen bizi da maitasuna (Enara García, Ainhoa Olaso), Pomo d 'oro (Nerea Sciarra) eta Prioridades (Tamara Lucarini).

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 6
  • Gaia Ikus-entzunezkoa