Prado museoaren "Amalia de Llano y Dotres, condesa de Vilches" obra, San Telmon

  • Prado museoaren
    Argazkiaren egilea: Iker Azurmendi

Federico Madrazo y Kuntz-en Amalia de Llano y Dotres, condesa de Vilches (Amalia de Llano y Dotres, Vilcheseko kondesa) margolana San Telmo Museoan ikusi ahal izango da 2024ko azaroaren 5etik abenduaren 1era, "Lotzen gaituen artea" ekimenari esker.

Prado Museoaren eta Telefónicaren ekimen bateratua da, azken honen mendeurrena ospatzen duena. San Telmoren "Nabarmendutako obra" programaren hirugarren edizioa ere bada. Koadroa arte historikoaren aretoan dago ikusgai.

"Nabarmendutako obra": Amalia de Llano y Dotres, condesa de Vilches

"Lotzen gaituen artea" ekimenak apirilean hasi zuen bere ibilbidea, eta ordutik Prado Museoko bildumako maisulanak 18 gunetara hurbiltzen ari da. San Telmo Museoaren eta Prado Museoaren arteko harremana Donostiako museoaren sorreraz gerozkoa da, eta hala, ireki zenetik Pradoko obrak ditu gordailuan. Gaur egun, Vilcheseko kondesaren erretratua aurkezten den areto berean, Pradoko bildumetako beste hogei bat pieza – pintura eta eskultura – daude.

Hitzaldia

Obra honetan sakontzeko, gaur, azaroak 5, 19:00etan hitzaldia eskainiko du Reyes Carrasco Prado Museoko Kontserbatzaile eta Gordailu Zerbitzuaren buruak. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da San Telmoren Youtube kanalean.


  • DataAzaroak 5
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak, Ondarea