Gasteizko musika taldeek Talde Guneko aretoetan entseatzeko aukera izan dezaten izen-emateak (2024-2025)

  • Gasteizko musika taldeek Talde Guneko aretoetan entseatzeko aukera izan dezaten izen-emateak (2024-2025)

Gasteizko Udalak, Hezkuntza eta Kultura Sailaren bidez, diruz laguntzen ditu beren ekoizpenak sortzeko, entseguak egiteko eta grabatzeko espazioa behar duten hiriko musika-taldeentzako entsegu-aretoak.

Programa lokalen jabea den enpresarekin, Talde Gunerekin, elkarlanean bideratzen da eta bi lokal prezio sinbolikoan erabiltzeko aukera eskaintzen du Sailak emandako % 60ko dirulaguntzari esker. Solistek orduko 2 euro ordaindu behar dituzte, eta taldeek, aldiz, 3 euro orduko. Bi aretoek ekipo teknikoa dute eta, haietako batek, gainera, bateria akustiko osoa.

Aretoak erabiltzeko ordutegia zozketa bidez esleitzen da eta beharrezkoa da horretarako izena ematea. Izena emateko epea azaroaren 4tik 18ra bitarte egongo da zabalik eta zozketa azaroaren 28an egingo da.

Programan izena emateko aukera izango dute bi kidek edo gehiagok osatzen dituzten musika-taldeek edo banaka izena emandako pertsonek, baina taldeek lehentasuna izango dute zerbitzua hobeto aprobetxatu ahal izateko. Aretoak gutxienez astean 2 orduz erabili ahal izango dira eta talde edo pertsona berak ezingo ditu modu jarraituan 4 orduz baino gehiagoz okupatu. 

Talde Guneren eta Kultura eta Hezkuntza Sailaren arteko akordioa 2015ean sinatu zuten eta, lehen edizio hartatik, arrakasta lortu izan du urtez urte. Iaz, adibidez, 47 lagunek eman zuten izena ekimenean (15 emakumezkok eta 32 gizonezkok) eta haien batez besteko adina 37 urtekoa izan zen. Era berean, nabarmendu beharrekoa da parte-hartzaileen heren batek 30 urte baino gutxiago zituela.

Proiektu horrek arrakasta lortu izan du urtez urte. Iaz, 70 musikari aritu dira astero entsaiatzen Talde Guneko aretoetan. Gehienak taldeak dira, 15 guztira, baina; hauetaz gain, sei bakarlari  ere badaude. Zozketan parte hartu zutenen bataz besteko adina 37 urtekoa izan zen; parte hartzaileen %30 emakumezkoa da, eta % 70 gizonezkoa.


  • Epea 2024(e)ko Azaroak 4(e)tik 2024(e)ko Azaroak 18(e)ra
  • EntitateaGasteizko Udala
  • AtalaHezkuntza eta Kultura Saila
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.