Kutxa Fundazioaren dirulaguntzak Gipuzkoako gizarte eta kultur ekimenentzat 2025erako
Aurtengo edizioan gizarteratzea, ongizate komunitarioa, jasangarritasuna eta herritarren ahalduntzea sustatzen dituzten ekimenak nabarmenduko dira
2025eko deialdia Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) erantzuten dieten funtsezko zenbait esparrutan oinarritzen da. Horien artean, pobrezia, gizarteratzea eta bizikidetza jorratzen dituzten proiektuak nabarmentzen dira, pertsona eta kolektibo ahulei laguntzeko ikuspegiarekin. Gizarte-ongizatea eta autonomia pertsonala ere sustatu nahi dira, ahalduntzea eta parte-hartze komunitarioa sustatuz. Beste interes-eremu bat zahartze aktiboa da, bakardadeari aurre egiten dioten eta belaunaldien arteko harremanak sustatzen dituzten ekimenei arreta berezia eskainiz.
Era berean, deialdiak genero-berdintasuna eta gizarte-ekitatea, haurren eta gazteen babesa eta balioetan heztea sustatzen duten proiektuak babesten ditu, herritartasun kritikoa, kontzientea eta plurala lortzeko. Kulturaren arloan, arte-sorkuntza eta herritarrek kultura-ekitaldietan parte hartzea sustatzen duten ekimenak bultzatuko dira.
Horrez gain, lehentasuna emango zaie jasangarritasunerako hezkuntzan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lan egiten duten proiektuei, herritarrak larrialdi ekologikoaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. Azkenik, euskararen sustapena ere babestuko da, euskal gizartearen elementu inklusibo eta kohesionatzaile gisa.
Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2025an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenetarako laguntzen edizio bihar, urriak 30 irekiko da, 09:00etan, eta abenduaren 9an, 14:00etan, amaituko da izena emateko epea.
- Eskaera plataforman sartu
- Prentsa-oharra (PDF)
- Oinarriak (PDF)
- Epea 2024(e)ko Urriak 30(e)tik 2024(e)ko Abenduak 9(e)ra
- EntitateaKutxa Fundazioa
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaSektore anitz
- JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
- Harremanainfo@kutxafundazioa.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


