"24 ordu digitalean" 2024 - Arriolako Film Laburren Lehiaketa
Multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula berria irekitzen dituen jaialdia, "24 ordu digitalean", antolatu du Arriola Antzokiak, aurten 19. aldiz: “Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dituen lehiaketa da”, adierazi dute antolatzaileek. Aipagarria da lehiaketak hartu duen sona, Durangaldetik ez ezik, Euskal Herri osotik etortzen direlako zinemazaleak lehiatzera, baina bereziki ondo pasatzera.
Ostiralean, 17:00etan jakinaraziko zaie parte-hartzaileei film laburretan agertu behar diren esaldi, objektu eta gai zehatzak. Momentu horretatik aurrera 24 ordu izango dituzte lan-taldean ikus-entzunezko produktu artistiko bat sortu eta aurkezteko, autogestionatutako baliabide eta teknologiekin.
Filmak formatu digitalean aurkeztu beharko dira,.avi (konpresio gabe edo) .mov,( H264 o MP4): 16:9 formatuan, eta 4:3 formatuan aurkezten bada, banda beltza gehitu beharko zaio. Emisio formatua 16:9 izango da.
Laburmetraien emanaldiak azaroaren 2an, 20:00ean, izango dira, Arriola antzokian bertan. Emanaldia amaitu ostean egingo da sari banaketa. Lehenengo taldeak 700 euro irabaziko ditu, eta beste bi finalistek, 500 euro bakoitzak.
Izena emateko eta informazio gehiagorako, idatzi 24ordu@arriolaka.com helbidera.
- Epea 2024(e)ko Azaroak 1(e)tik 2024(e)ko Azaroak 2(e)ra
- EntitateaElorrioko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- Harremana24ordu@arriolaka.com
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


