ZINEBI Express 2024
ZINEBI EXPRESS film laburren lehiaketaren 15. edizioa 2024ko urriaren 31tik azaroaren 7 arte egingo da. Antolatzaileak honako hauek dira: ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, EHUKultura UPV/EHUrekin batera, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen, Arte Ederren Fakultatearen (UPV/EHU), Euskal Herriko Zinema Eskolaren (ECPV), Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren, Mondragon Unibertsitatearen eta IHOBEren elkarlanarekin.
Film labur bat grabatu nahi duen orok bere talentua oso denbora gutxian erakusteko aukera izango du. Aurten, lehiaketak aperitibo bat izango du, zeinak zinemarekin eta ikus-entzunezko industriarekin lotutako ikasketetako ikasleak interpelatzen baititu. Mahai inguru bat izango da, Julieta Juncadellarekin Topaketa urriaren 31n izango da, ostegunean, La Perrera eraikinean eta, topaketa amaitu ondoren, ZINEBI EXPRESSen parte hartuko duten film laburren gaia ezagutzera emango da. Azaroaren 1, 2 eta 3ko asteburuan taldeek euren film laburrak grabatu eta landuko dituzte, proposatutako gaian oinarrituz. Egindako lanak azaroaren 4an entregatu behar dira, astelehenean, arratsaldeko bostetatik seietara.
Film labur guztiek, gehienez, 3 minutuko iraupena izan behar dute eta derrigorrezkoa da gutxienez kanpoaldean filmatutako eszena bat sartzea.
Berariaz aukeratutako epaimahai batek erabakiko du zein lanentzat izango diren lau sariak: EHUkulturak film labur onenei emango dizkien 800, 600 eta 400 euroak, eta AUX magazinerekin lankidetzan ematen den afaria.
Saritutako film laburrak ostegunean emango dira, hilaren 7an, arratsaldeko seietan, Golem Alhondegia zinema-aretoetan.
- Oinarriak (PDF - 4,60 €)
- Baldintzak (JPG - 365 KB)
- Epea 2024(e)ko Urriak 31(e)tik 2024(e)ko Azaroak 7(e)ra
- EntitateaZINEBI
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


