REACH proiektuaren egonaldi artistikorako 2024ko deialdia

  • REACH proiektuaren egonaldi artistikorako 2024ko deialdia

REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa hau Combustible (Biarritz), Clive Davis Institute of Recorded Music (New York), Vectorealism (Milan), Atabal Aretoa (Biarritz) eta Musika Bulegoaren arteko nazioarteko lankidetza da.

Zein da egonaldi artistiko honen helburua?

REACHen helburua talentu gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzea da eta jatorri alternatibo edota kultura minorizatudun lan artistikoak sustatzea. Egonaldiak sormen-ingurune bat eskainiko du, eta bertan nazionalitate ezberdinetako bost pertsonaz osatutako lau taldek lan egingo dute euren proiektuetan. Talde horietako bakoitzak Euskal Herriko musikari bat izango du, eta ingelesa izango da lan hizkuntza nagusia.

Zer eskaintzen du programak?

  • Bidaia gastuak
  • Egonaldiaren egunetan  ostatua
  • Baliabide teknikoak bere egoitza artistikoa aurrera eramateko
  • Sustapen digitala

Egunero, taldeek Euskal Herriko kultur eta musika guneak bisitatuko dituzte, eta egun bakoitzaren amaieran Atabal aretoan bilduko dira sorkuntza saioetarako. Azken aurkezpena urtarrilaren 10ean egingo da.

Nola parte hartu?

Interesatuek formulario hau betez eman dezakete izena, azaroaren 11ra arte (egun hori barne). REACHeko epaimahai batek hautatuko ditu parte-hartzaileak.

Edozein zalantza argitzeko, idatzi proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera. 


  • Epea 2024(e)ko Urriak 28(e)tik 2024(e)ko Azaroak 11(e)ra
  • EntitateaREACH proiektua
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.