"Hamaika entzuteko!" irrati-piezen lehiaketa 2024

Donostia Kultura Irratiak Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketaren bederatzigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa... Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Donostia Kultura Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero.

Bi sari daude jokoan:

  • Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro.
  • Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro.

dkirratia@donostia.eus helbidean lanak aurkezteko epea irekita dago eta azaroaren 25a da azken eguna.

Oinarriak eta informazio gehiago: Hamaika entzuteko!


  • Epea 2024(e)ko Urriak 28(e)tik 2024(e)ko Azaroak 25(e)ra
  • EntitateaDonostia Kultura Irratia
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanadkirratia@donostia.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.