Leire Retegik IX. Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso du
Leire Retegi txistulari leitzarrak IX. Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso zuen atzo, urriak 22, Musikeneko ikasketa amaierako lanagatik: Leitzako txistularien errepertorioa, Angel Alduntzin eta Miguel Angel Sagasetaren bidez: interpretaziotik eskuizkribuetara. Saria 20:00etan banatu zen Donostiako Orfeoiaren egoitzan.
Retegiren arabera, bere lanaren helburuetako bat "Leitzako txistulariek egindako bidea ezagutaraztea izan da, Angel Alduntzin, bere garaiko txistularirik ospetsuena, eta Migel Angel Sagasetaren errepertorioan oinarrituta. Nire ikerketaren bidez, Leitzako herritarren eta bertako txistularien artean eraiki den batasuna ezagutu ahal izan dut. Melodia batzuk belaunaldiz belaunaldi igaro dira eta gaur egunera arte iritsi dira".
Halaber, Retegik nabarmendu zuen ikasketen amaierako lanek "ikerketa, pentsamendu kritikoa eta askatasun intelektuala bultzatzen" dutela, eta horiek funtsezko elementuak direla bizi garen gizartean, "sare sozialek eta adimen artifizialak menderatzen duten gizarte honetan".


