Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024ko deialdia Kultura Bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024ko deialdia Kultura Bonuak emateko eta entitate atxikien izaera hartzeko

Gipuzkoako denda eta saltokiek Kultura Bonua 2024 egitasmoan parte hartzea eska dezakete, interesa duten bonu mota bakoitzeko kopuru bat eskatuz.

Programa honetan onartuak izan direla adierazten zaienean jakin araziko zaie zenbat bonu lortu dituzten. Ondoren saltoki horiek izango dira bonuak herritarrei saltzeko ardura izango dutenak.

Herritarrek bonuak erabili ahal izango dituzte soilik erosi dituzten saltokian bertan, eta erosketa bakar baten. Horretarako epea 2025eko urtarrilaren 31an amaituko da.

Hartzaileak

Kultura Bonuak eska ditzakete:

Liburu, diska eta DVDak saltzen dituzten Gipuzkoako denda edo saltokiek.

Aurkeztu behar diren agiriak Kultura Bonu motak

Bi eratako Kultura Bonuak daude:

  • 1. mota: Euskarazko liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak. (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak ezik).
  • 2.mota: Beste hizkuntza baten dauden liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak. (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak ezik).

Eskaerak aurkezteko epea

Atxikipen eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 15an amaituko da.

Kultura Bonuaren prezioa eta balioa

Kultura Bonuek honako prezioa, balioa eta onurak izango dituzte:

  • 1. motako bonuek (liburu, diska eta DVDak): 20 euroko prezioa izango dute, eta 32 euroarteko balioa, hau da, herritarrak 12 euroarteko oparia lortuko du.
  • 2. motako bonuek (liburu, diska eta DVDak): 20 euroko prezioa izango dute, eta 28 euroarteko balioa, hau da, herritarrak 8 euroarteko oparia lortuko du.

Zenbat Kultura Bonu banatuko diren eta nola

  • 1. motako 2.666 bonu (Produktuak. Euskaraz).
  • 2. motako 6.001 bonu (Produktuak. Beste Hizkuntzak).

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Urriak 24(e)tik 2024(e)ko Azaroak 15(e)ra
  • EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
  • AtalaKultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaMusika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza, Sustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.