Eszenabide 2024: publiko-epaimahai izateko deialdia
Harrobia publiko-epaimahaia bilatzen ari da Eszenabideren seigarren ediziorako. Baldintza bakarrak hauek dira:
- Arte eszenikoen zalea, ohiko publikoa edo profesionala izatea.
- Azaroaren 17an, goizez, Harrobiara etorri ahal izatea.
Eszenabide showcase (antzerkia, dantza eta zirkua) bat da publiko espezializatuaren aurrean, oraindik diseinu-fasean dagoen proiektua kontrastatzeko lagungarri.
Parte hartzeko eskaera: https://forms.office.com/r/9SWYtxHxK4
Lau konpainiak beren prototipoak erakutsiko dituzte ikusle-epaimahai espezializatu baten aurrean. Aukeratutako proiektua Harrobia 2025 egoitzako proiektutzat hartuko da, laguntza ekonomikoa eta produkziokoa emanez.
- Harrobia (Bilbo, Otxarkoaga)
- Azaroaren 17an, 10:30ean
*Deialdia azaroaren 4ra arte egongo da zabalik. Azaroaren 5ean eta 6an baieztatuko zaio hautatutako publikoari, emailez. Eszenabide esperientzia norbaitekin bizi nahi baduzu, adierazi formularioan.
- Epea 2024(e)ko Urriak 23(e)tik 2024(e)ko Azaroak 4(e)ra
- EntitateaHarrobia
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


