ZINEBI Gijongo Zinemaldiarekin lankidetzan lau filmen estreinaldi partekatuarekin
- Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak ere hitzarmena du Etxepare Euskal Institutuarekin eta Quebecek Bartzelonan duen Bulegoarekin
Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak sinergien aldeko apustua egin du berriro 66. edizioan, baliabideak optimizatzeko eta interes bereziko zenbait izenburu edukitzeko bide gisa. Hala, Bilboko jaialdiak 2023an Xixón – FICX Nazioarteko Zinemaldiarekin hasitako lankidetza berritu du, eta Etxepare Euskal Institutuarekin eta Quebeceko Bulegoarekin ere kolaboratu du.
Gijongo jaialdiarekin lortutako akordioaren ondorioz, bi jaialdiek honako film hauen estreinaldi estatalak partekatuko dituzte (baterako estreinaldi gisa ikusi eta saritu ahal izango dira): Campolivar (Alicia Moncholí, 2024), Errotatiba (Iratxe Fresneda, 2024), Horizontal (Álex Reynolds, 2024) eta Itoiz Udako Sesioak (Larraitz Zuazo, Ainhoa Andraka & Zuri Goikoetxea, 2024).


