"Geuretik Sortuak" sormen eta hedapen bekak 2024-2025
Deialdi honen helburua euskal kulturgileei kultur sorkuntzarako bekak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea da, horretarako lehiaketa erregimena ezarriz.
Sortzaile bakoitzari bi beka emango zaizkio: bata sormenerako, eta bestea hedapenerako. Kultur sorkuntza bezala ulertuko da artistaren imajinaziotik eratorritako obra bat, zeina literatura obra, komiki obra, antzerki obra edota zinema obra izan daitekeen. Hau da, bekadunak izango diren proiektuek ondorengo izaera izan beharko dute:
- Ipuin luzea. Lan bakoitzak gutxienez 30.000 karaktereko eta gehienez 40.000 karaktereko luzera eduki beharko du. Aukeratutako ipuin luzeak liburu bakarrean argitaratuko dira. Behin betiko ipuin kopurua, parte hartzen duten herri kopuruaren eta hauen tamainaren araberakoa izango da. Ipuinekin osatutako bilduma Creative Commons lizentziaren baitan argitaratuko da. Bilduma hori, salmentan egoteaz gain, Udalbiltza Partzuergoko web-orritik deskargatu ahal izango da.
- Komikia. Lan bakoitzak gutxienez 15 orrialde eta gehienez 20 orrialde eduki beharko ditu. Aukeratutako komikiak liburu bakarrean argitaratuko dira. Behin betiko komiki lan kopurua parte hartzen duten herri kopuruaren eta hauen tamainaren araberakoa izango da. Komikigile bakoitzak adieraziko du zein lizentziarekin argitaratuko duen bere lana.
- Antzerki obra. Luzera librea izango du. Antzezlan horren aurkezpen zirkuitua areto eta eremu askotatik igaroko da; beraz, ekoizpenaren ikuspuntutik moldagarria izan beharko du (ikus III. eranskina, orientazio gisa, lehenengo edizioko aretoen minimo eta maximoak ezagutzeko).
Hautatuetako bat gutxienez kale-antzerkia izango da. Edizio honetako berrikuntzetako bat da antzezlanetako bat gutxienez antzerkigile berriei zuzendua izango dela. Antzerkigile berri horiek bidelagun bat izango dute, prozesu guztian zehar lagunduko diena. Antzerkigile berri moduan ulertuko da aurretik antzerkigintzan profesionalki lan egin ez duen pertsona edo konpainia. Behin betiko antzezlan kopurua parte hartzen duten herri kopuruaren eta horien tamainaren araberakoa izango da.
- Film laburra. Lan bakoitzaren iraupena 20 eta 25 minutu artekoa izango da. Behin betiko film kopurua, parte hartzen duten herri kopuruaren eta hauen tamainaren araberakoa izango da.
Sortzaileen xedea euskarazko artelan bat sortzea izango da. Horretarako, sortzaileek esleitutako herrietan (beti ere bizi diren herritik at) egonaldiak egingo dituzte (3 astera bitartekoak, gutxieneko egonaldia 15 egunekoa izango delarik), herritarrekin sormen prozesua partekatzeko eta proiektua landu ahal izateko.
Ondoren, hedapen fasean, antzerki lanak, ipuin-bilduma, komiki-bilduma eta film laburrak proiektuan parte hartuko duten herrietan aurkeztuko dira, herri bakoitzak zirkuitu osoa (sormen lan guztien emanaldiak, aurkezpenak, tailerrak edo antzeko ekimenak) edota erdia (sormen lanetako emanaldi, aurkezpen, tailer edo antzeko ekimen batzuk) hautatzeko aukera izango duelarik. Hedapen faseko ekimenen formatua 2026a aurretik zehaztuko da sortzaileekin batera.
Onuradunak
Beka hau kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek lor dezakete; betiere Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan erroldatutako sortzaileak badira (gutxienez 2 urtez).
Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala | Udalbiltza.
Laburrean
- Epea 2024(e)ko Urriak 23(e)tik 2024(e)ko Azaroak 25(e)ra
- EntitateaUdalbiltza Partzuergoa
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa, Literatura
- JardueraSorkuntza, Sustapena eta zabalkundea
- Harremanakomunikazioa@udalbiltza.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


