Gaztearen "Yoko Ona"k zuzeneko bost saio egingo ditu aretoetan, bihar hasi eta abendura arte
- Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Bartzelonan izango dira Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia. Gonbidatu gisa, IZARO, Olaia Inziarte, Ainhoa Marzol, Judit Neddermann, J Martina, Euskoprincess eta SÜNE hartuko dituzte
- Lehen hitzordua asteazken honetan da, IZAROrekin Iruñean
Lau denboraldiko ibilbide oparoaren ostean, platoa utzi eta oholtzarako saltoa egingo dute Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak, Yoko Onaren formatu berrian. Jendaurrean egingo dute ordubeteko saioa, Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Bartzelonan.
Saio bakoitzeko, gonbidatu bana igaroko izango da Yoko Onatarrekin. Solasaldiaz gain, zuzenean joko dute, eta bertaratutakoentzat akustiko esklusiboa egin. Solasaldia ikusgai izango da, osorik, nahieran, Gaztearen YouTubeko kanalean. Irudirik gabe entzun nahi duenak ere izango du aukera, EITB Podkasten.


