Ekoiztu 2025 - Ekoizpenerako laguntza deialdia
Proiektu artistikoak garatzeko laguntzen deialdia, Uharte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi- eta baliabide-programa osatzeko.
Laguntza hauen bidez, arte-ekoizpena bultzatu nahi da, arte-komunitateko eragileek Uharte Zentroaren esparruan harremanak izan, zalantzan jarri, lankidetzan jardun eta iker dezaten.
Deialdiaren helburuak
- Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko.
- Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea.
- Egonaldien deialdi jarraituaren eskaintza hedatu eta osatzea.
Zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira.
Zalantzak eta galderak ondorengo helbide elektronikon jasoko dira: coordinacion@centrohuarte.es. Deialdiari buruzko zalantzak eta galderak jasotzeko epea 2024ko azaroaren 18an (barne) amaitzen da.
ESTUDIOAK_MODALITATEA
Nori zuzendua
Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.
Zer eskaintzen da
- Proiektua garatzeko 3.000 euroko hiru laguntza (BEZ-a barne beharrezkoa bada).
- Uharte Zentroan 2025ko urtarrilaren 1etik ekainare 30era bitarteko lan-espazioa, dauden baliabide tekniko eta tekno- logikoak barne.
- Ebaluazio-batzordearen laguntza proiektua garatzen den bitartean.
- Uharte Zentroko instalazioetan ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa.
Datak
- Deialdiaren itxiera: 2024ko azaroaren 22a, 14:00etan.
- Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da.
- Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2025eko uztailaren 31n.
BALIABIDEAK_MODALITATEA
Nori zuzendua
Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua.
Zer eskaintzen da
- Proiektu bakoitzeko gehienez 1.000 euroko laguntzak, 3.000 euro arte.
- Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera, 2025ko lehen seihilekoan zehar.
- Uharte Zentroko taldearen laguntza eta jarraipena proiektuaren garapenean.
Datak
- Deialdiaren itxiera: 2024ko azaroaren 22a, 14:00etan.
- Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da.
- Hautatutako proiektuen memoriaren aurkezpena: 2025eko uztailaren 31n.
Oinarriak osorik hemen.
- Epea 2024(e)ko Urriak 22(e)tik 2024(e)ko Azaroak 22(e)ra
- EntitateaHUARTE Arte Garaikideko Zentroa
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraEkoizpena
- Harremanacoordinacion@centrohuarte.es
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


