Arabako Foru Aldundiak 2024an arte eszeniko eta musikaletan trebatuko diren bekadunak aurkeztu ditu

  • Arabako Foru Aldundiak 2024an arte eszeniko eta musikaletan trebatuko diren bekadunak aurkeztu ditu

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2024ko arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzen deialdia ebatzi du, 20.000 eurokoa.

Hamazazpi eskaera aurkeztu dira eta haietako lauri eman zaie laguntza, bakoitzari 5.000 euro. Musika eta kantu kategorian honako hauek izan dira onuradunak: Julen Arzamendi Barrutia, Beatriz Bertalotto Vidaurre eta Pablo López Ortega. Arte eszenikoen kategorian, Urtzi Ganzado Viteri izan da bekaduna.

"Garrantzitsua da laguntza mota horien aldeko apustua egitea, zeinek beka formatua baitute eta gure tokiko kultura sareko gazteentzat baitira, atzerrian prestakuntza jaso dezaten eta beren etorkizuneko lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin. Horrek, era batera edo bestera, eragina izango du lurraldean", Ana Del Val kultura eta kirol diputatuak adierazi duenez. Halaber, esan du programan bekadunak diren pertsonak oso kontuan hartzen dituela Kultura Ekintza Zerbitzuak, ekintzak programatzeko orduan. Izan ere, haietako batzuek Larunbat Musikalak programan parte hartzen dute. 

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 22
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika