"Dena asmatuta dago" Jone Arriolaren filmak irabazi du Urrezko Antzarra
- Euskal Zine Bileraren 47. edizioa asteburuan bukatu da, Lekeition. Alas/Tierra, Ximinoa, Larramendi eta Puzzleak, bortxaketaren jauregia filmak ere saritu dituzte
Dena asmatuta dago Jone Arriola zuzendariaren filmak irabazi du Euskal Zine Bilera euskarazko zinemaren Lekeitioko jaialdiaren 47. edizioko Urrezko Antzarra, Sail Ofizialeko hogei lanen artean.
Larunbat gauean bukatu zen jaialdia, Itziar Ituño bizkaitar aktoreari eskainitako omenaldia ere hartu zuen gala batean. Epaimahaikideek bertan azaldu zutenez, pelikularen "izaera freskoagatik" eta bertako aktoreen interpretazio handiengatik eman diote 3.000 euroko ekarpena duen saria Arriolaren filmari.


