BAD Bilbao jaialdiaren esparruan sorkuntza garaikideari buruz urtero egiten den topaketak eszena komunitate eta kolektibo berrietara zabaltzea jarri du helburu

  • BAD Bilbao jaialdiaren esparruan sorkuntza garaikideari buruz urtero egiten den topaketak eszena komunitate eta kolektibo berrietara zabaltzea jarri du helburu

  • Gaur goizean La Fundicion-en egin den jardunaldiaren gaia sorkuntza garaikideak bere praktika artistikoak hainbat kolektiborekin nola partekatzen dituen izan da
  • Eva Guerrerok eta Jemina Canok (Doos Colectivo), Oihana Varelak (Camínate Proiektua), Mari Paulak eta Iara Solano Aranak beren lanak elkarlanean sortzeko prozesua azaldu dute, BAD 2024 programaren barruan

Bilboko Udalak antolatutako BAD – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren esparruan, eszena garaikidearen sortzaileek elkarren artean eta publikoarekin esperientziak trukatzeko aukera izan duten topaketa bat egin da gaur goizean. XXVI. edizio honetan, gaia izan da nola iritsi eta nola lan egin arrazoi ezberdinengaitik ingurune horretatik urrunago dauden kolektiboekin.

BAD Bilbaoko zuzendaria den Alicia Otxandategi izan da bileraren buru. Otxandategik hiru konpainiek eszena garaikidearen mugak zabaltzeko egindako lana nabarmendu du, bai konpainien beren lanaren ikuspegitik, eszenarekin zerikusirik ez duten kolektiboak barne hartzeagatik, bai ikusleen ikuspuntutik, beren lanak zentzumen-arazoak dituzten pertsonei hurbiltzeagatik.

Aurtengo hizlari nagusiak honako hauek izan dira: Doos Kolektiboko Eva Guerrero eta Jemina CanoOihana Varela, Camínate Proiektukoak; eta Mari Paula, Iara Solano Aranarekin batera, "Hasta el último baile", "Plañideras" eta "Fronterizas: hacia una danza invisible" lanak elkarlanean sortzeko prozesuetan esperientziak aurkeztu eta partekatu dituztenak, hurrenez hurren.

DOOS Bilboko talde artistiko bat da eta Eva Guerreroren dantza garaikideko ikuskizunak (taldearen buru, Jemina Canorekin batera) eta dantza pertsona eta testuinguru gehiagotara hurbiltzeko beste proiektu batzuk ekoizten ditu, betiere ikuspegi sozial batetik. Emakumez osatua, bere ildo artistikoaren ezaugarri nagusia espresibitate zuzena izatea da, dantza ikustera ohitzen ez diren pertsonekin konektatzen dena. Guerrerok 65 urtetik gorako pertsonekin lan egiteko esperientzia nolakoa izan den azalduko du, dantzaren inguruan izandako bizipenak bilduz eta bere emozioei eta zahartzaroari buruz duen ikuspegia azalduz. Material hori guztia dantza-oroimeneko "Hasta el último baile" piezan oinarrituko da. Proiektu hori Artistak Bilboko Egoitzan-Eszenan deialdian hautatu zen eta atzo, urriak 20, igandea, aurkeztu zuen Bilborocken.

CAMÍNATE PROIEKTUAko Oihana Varelak "Plañideras"-en esperientzia azaldu du goizeko sorkuntza-jardunaldian. Lan horretarako, Otxarkoagako Aullidos Antzerki Komunitarioko Elkarteko kideekin elkarlanean aritu da gaur, astelehena, hilak 21, 19:00etan, Harrobian.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 21
  • Gaia Arte eszenikoak