Alaia Martin Etxebestek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako lehen saioa, Eibarren
Lehen final-laurdena izan da Eibarkoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Bihar izango da hurrengo saioa, Errenterian.
Indartsu hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea: Eibarko Coliseo bete batek egin dio harrera. Giro beroan aritu dira kantuan sei bertsolari hauek:
- Agin Laburu Rezola
- Alaia Martin Etxebeste
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Eneko Araiztegi Agirre
- Haizea Arana Cardenal
- Manu Goiogana Bengoetxea
Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Mrtin Etxebeste izendatu dute garaile, 531,5 punturekin.


