"Huhezinema" Euskal Film Laburren Jaialdia 2025: lanak aurkezteko deialdia

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiraren 18. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du: lanak 2023ko azaroaren 17ra arte bidali ahal izango dira, eta aukeratutakoak 2025eko urtarrilaren 22tik 24ra egingo den jaialdian aurkeztuko dira.  Urtero bezala, 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 19 ikaslek osatutako talde berri batek antolatuko du jaialdia, eta unibertsitateko modulu baten parte izango da, Maialen Torres Mondragon Unibertsitateko irakaslearen gidaritzapean.

Azken edizioetako bideari jarraituta, Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila izango dira jaialdian.

Jaialdi amaierarako, ondorengo sariok banatuko dituzte epaimahaiak eta ikusleek:

Sail Ofiziala (Finalista bakoitzak 150 € jasoko ditu hautatua izateagatik)

Huhezinema saria: 650 €

Ikusleen Saria: 100 €-tan baloratutako saria

Ikasleen Saila

Ikasle film onena: 300 €

MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari

Ikusleen Saria: 100 €-tan baloratutako saria

Bideoklip Saila

Bideoklip onena: 300 €

Ikusleen Saria: 100€-tan baloratutako saria.

Mundukide saria: 700 €, jasotako film labur guztien artean, gaur egun munduan dugun lekuaz hausnartzera gonbidatzen gaituen film labur onenari.

4.000 euro inguru banatuko dira irabazleen artean. Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak edota informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean

Izena emateko orria


  • Epea 2024(e)ko Urriak 17(e)tik 2024(e)ko Azaroak 17(e)ra
  • EntitateaHuhezinema
  • AtalaMondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.