AKME 24 Nazioarteko Biltzarra: hitzaldiak aurkezteko deialdia

  • AKME 24 Nazioarteko Biltzarra: hitzaldiak aurkezteko deialdia

AKME 24. Bukaera da, bukaera aurresentitzen da. AKME 20 urte. Nazioarteko III. Biltzarra.

Aurkeztu zure hitzaldia:

Arte garaikideari buruzko ponentziak aurkezteko deialdia. Ponentziak, ikusizko arteen arlotik datozen norberaren edo besteren proiektu artistikoei buruzkoak, formatua eta generoa edozein dela ere (eskultura, pintura, argazkilaritza, instalazioa, bideoa, ekintza artea, eta abar). Aurkezpenerako gehienezko denbora 10 minutu izango da.

Aukeratutako eragileek konpromisoa hartuko dute azaroaren 20an Arte Ederren Fakultatean, Leioan, UPV/EHU Bizkaiko campusean, beren proiektuen aurkezpen publiko bat egiteko.

Parte-hartzearen onarpenak egun osoan zehar presente egotea ere badakar.

Bidali beheko dokumentazio zehatza akme@ehu.es helbidera eta jarri mezuaren gaian "Biltzarra":

1. Proposatutako ponentziaren laburpena (gehienez orrialde bat, Word edo OpenOffice formatuan).

2. Datu pertsonalak: izen osoa, biltzarreko komunikazioetan agertzea nahi duzun izena, telefono zenbakia eta posta elektronikoa.

www.ehu.eus

  • Epea 2024(e)ko Urriak 17(e)tik 2024(e)ko Urriak 28(e)ra
  • EntitateaUPV/EHU
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.