David Perez Saņudok Sacamantecas arabar hiltzaileari buruz zuzenduko duen pelikula filmatzen hasi dira

  • David Perez Saņudok Sacamantecas arabar hiltzaileari buruz zuzenduko duen pelikula filmatzen hasi dira
    Patricia Lopez Arnaiz, David Perez Saņudo eta Antonio de la Torre. Argazkia: David Herranz.

  • EITBren parte hartzea duen pelikula euskaraz filmatuko dute nagusiki, eta Antonio de la Torre, Patricia López Arnaiz, Josean Bengoetxea, Eneko Sagardoy eta Urko Olazabal daude aktore taldean, besteak beste

Sacamantecas, XIX. mendean sei emakume hil arabar hiltzaileari buruzko pelikula, filmatzen hasi dira Gasteizen, "euskaraz nagusiki", eta Patricia Lopez Arnaiz eta Antonio de la Torre aktorea taldearen buru direla.

David Perez Sañudo gasteiztar zinemagileak (AneAzken erromantikoak) zuzendu du filma, eta, Juan Diez de Garayo Sacamantecasen hilketak kontatzeaz gain, "emakumeen kontrako indarkeriak markatu zuen garai baten kronika egingo du, pertsonaien bidez".

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUrriak 15
  • Gaia Ikus-entzunezkoa