Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok Silvia Sánchez artistaren "Eboluzioa inperfekziotik: artea, errealitate birtuala eta neurozientzia" proiektua aurkeztu du
- Erakusketa artistaren jatorrizko 7 lan fisikotan oinarrituta dago, eta errealitate birtualeko 3D betaurreko batzuen bidez hartzen dute bizia
- Mediateka Galerian egongo da ikusgai urriaren 15etik azaroaren 24ra, eta Silvia Sánchezen bisita gidatuen programa batekin osatuko da
- Inperfekzioan eta asimetrian oinarritutako hizkuntza piktoriko batekin, artistak emozioen mundu batean murgiltzera gonbidatzen gaitu
- Proiektuak Silvia Sánchez artistak eta TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroak garatutako arte eta neurozientziako esperimentu aitzindari baten emaitzak ere erakusten ditu
Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak Eboluzioa?inperfekziotik: artea, errealitate birtuala eta neurozientzia aurkeztu du. Ikus-entzunezko proiektu honetan Silvia Sánchez artistak artea, teknologia, musika eta emozioak elkartzen ditu.
Prentsaurrekoan, Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotzia eta Gobernantza eta Kulturako albokoa; Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak, Silvia Sánchez artistak eta Ana Moya TECNALIAko Interakzio aurreratuko proiektuen arduradunak hartuko dute parte.
Behatzeko, ezagutzeko eta epaitu gabe ez ezagutzeko leloarekin, Silvia Sánchezek emakumearen munduaren azterketa psikologikoa egiten du. Zentzu honetan, erakusketak 7 obra fisiko original ditu erakusketak ardatz; obra horiek bizitza hartzen dute erakusketan, 3d-ko graduko errealitate birtualeko betaurrekoei esker.
Inperfekzioan eta asimetrian oinarritutako hizkuntza piktorikoa erabiliz, Silvia Sánchezek gonbita egiten digu emozioen munduan murgiltzeko, emakumearen ahalduntzean oinarriturik, "haien alderdi ugarien oparotasuna erakutsiz eta inperfekzioaren edertasunari buruzko galderak sorraraziz", artistak berak nabarmendu bezala.


