Leire Martinezek ez du La Oreja de Van Goghen jarraituko
- La Oreja de Van Goghek sare sozialetan iragarri du berria. Martinezek 17 urte eman ditu bandako abeslari gisa
Leire Martinez abeslariak La Oreja de Van Gogh utziko du, taldeak sare sozialetan iragarritako oharrean jakinarazi duenez. 17 urteko ibilbide oparoaren ostean, bandaren eta abeslari nagusiaren "ibilbide profesionalek bide ezberdinak" hartuko dituztela azaldu dute.


