Zinegoak 2025: XXII. edizioko sail ofizialean parte hartzeko deialdia

  • Zinegoak 2025: XXII. edizioko sail ofizialean parte hartzeko deialdia

ZINEGOAKek, Zinegoak Elkarteak antolatutako Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak, deialdia ireki du zinema sortzaile, ekoizle eta banatzaileei zuzenduta XXII. edizioan parte hartzeko. Jaialdia 2025eko ekainaren 23tik 30era egingo da.

ZINEGOAKek bere sail ofizialean onartzen ditu dokumentalak, fikziozko eta animaziozko eta filmak eta film laburrak, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak, Euskal Herrian estreinaldi komertzialik izan ez dutenak.

Izen-ematea Festhome plataformaren bidez edo jaialdiaren webgunean egin beharko da 2025eko martxoaren 10a baino lehen.

Izen-ematea

zinegoak.com

  • Epea 2024(e)ko Urriak 7(e)tik 2025(e)ko Martxoak 10(e)ra
  • EntitateaZinegoak
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.