Gipuzkoako liburu-dendek irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina abiatu dute Zilarrezko Euskadi Literatura Sarien inguruan

  • Gipuzkoako liburu-dendek irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina abiatu dute Zilarrezko Euskadi Literatura Sarien inguruan
  • Gipuzkoako liburu-dendek irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina abiatu dute Zilarrezko Euskadi Literatura Sarien inguruan

  • Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina bat jarri du abian, Zilarrezko Euskadi Literatur Sarien hiru kategorien banaketa aprobetxatuz: narratiba gaztelaniaz, narratiba euskaraz eta komikia/nobela grafikoa
  • Gaurtik 20ra abian jarriko den kinielaren irabazleek bazkari bat irabazi ahal izango dute Donostiako jatetxe batean, 2024ko Zilarrezko Euskadi Sarien irabazleekin, baita kategoria bakoitzeko obra irabazleak barne hartuko dituzten lau liburu-sorta ere
  • Kanpainarekin bat egin dute Andoaingo, Arrasateko, Azkoitiko, Beasaingo, Bergarako, Donostiako, Eibarko, Elgoibarko, Errenteriako, Hernaniko, Irungo, Pasaiako, Tolosako eta Zarauzko 30 liburu-dendak. Bezeroekin tratu hurbila eta zuzena ematearen alde egin dute, erosteko aholkuak emateko formula onena delakoan
  • Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren babesa du

Irakurketa sustatzeko eta aitorpen handiagoa merezi duten liburuak erreskatatzeko asmoz, Gipuzkoako liburu-dendek kanpaina bat antolatu dute 2024ko Zilarrezko Euskadi Literatura Sarien inguruan. Gaurtik 20ra, parte hartzen duten liburu-dendetan erosketaren bat egiten duen 18 urtetik gorako edonor sartu ahal izango da literatur aberastasuna hiru kategoriatan (gaztelaniazko narratiba, euskarazko narratiba eta komiki/nobela grafikoa) ospatuko duen lehiaketa honetan.

Parte hartzeko, atxikitako edozein liburu-dendatan erosketa bat egiten duenak kode bakarra duen orri-markagailu bat jasoko du. Kode honekin, kategoria bakoitzeko finalisten artean gustukoen duen lanaren alde bozkatu ahal izango du  www.gipuzkoaliburudendak.com web orriaren bidez.

Urriaren 7tik 20ra abian jarriko den kinielaren irabazleek bazkari bat irabazi ahal izango dute Donostiako jatetxe batean, 2024ko Zilarrezko Euskadi Sarien irabazleekin, baita kategoria bakoitzeko obra irabazleak barne hartuko dituzten lau liburu-sorta ere. Sari banaketa ekitaldia Donostiako Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu-dendan egingo da, urriaren 30ean.

Gipuzkoa Merkatariak elkartearen barruan dagoen Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak Zilarrezko Euskadi Literatur Sariak banatzen ditu urtero. Sari horien helburua da hilero iristen diren argitalpenen artean Gipuzkoako liburu-denden iritziz aintzatespen osoa lortu ez duten bitxiak "erreskatatzea". 'Bigarren aukera' honi esker, bidegabeki bigarren mailan geratu ziren lanak balioan jarri ahal dira, baita horrelako tituluen alde egiten duten argitaletxeen lana eskertu ere.

Aldi berean, kanpaina honek irakurketa defendatu nahi du, pertsonentzako jarduera atsegin eta onuragarrienetako bat den aldetik. Izan ere, estresa murrizten laguntzen du, gure garun-funtzioa handitzen du, ikasteko aukera ematen digu, enpatikoago egiten gaitu eta intelektualki aberasten gaitu.

Ekimenarekin bat egin dute Andoaingo, Arrasateko, Azkoitiako, Beasaingo, Bergarako, Donostiako, Eibargo, Elgoibargo, Errenteriako, Hernaniko, Irungo, Pasaiako, Tolosako eta Zarauzko 30 liburu dendak. Ekimen horren bidez, bezero guztiekin tratu hurbila eta zuzena izatearen aldeko apustua indartu nahi dute guztiek, liburu-denden kasuan horixe baita formularik onena erosketetan aholkatzeko eta beren gustuetara egokitutako irakurketa berriak proposatzeko.

Atxikitako liburu-dendak

Hauxe da kanpainan parte hartuko duten liburu-denden zerrenda: Librería Stop (Andoain), Ernaitza liburu-denda (Andoain), Amaitz (Azkoitia), Mirentxu liburu-denda (Beasain), Aritz (Donostia), Armagedon Comics (Donostia), Casa del Libro (Donostia), Donostia (Donostia), Ebla (Donostia), El ágora de los libros (Donostia), Generación X (Donostia), Garazi (Donostia), Hontza liburu-denda (Donostia), Idatz librería diocesana (Donostia), Kaxilda (Donostia), Jiménez (Donostia), Zubieta (Donostia), Burbujas y Más (Eibar), Pitxintxu (Elgoibar), Noski! (Errenteria), Tinta Cómics (Irun), Beni (Pasaia), Garoa (Zarautz), y Elkar (Arrasate, Bergara, Tolosa, Hernani, Irun, y Donostia).

2024ko Zilarrezko Euskadi Literatura Sarien kanpainari eta finalistei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu www.gipuzkoaliburudendak.com.


  • DataUrriak 7
  • Gaia Literatura