Ertibil Bizkaiaren 42. edizioa Igorrera iritsi da 18 artistaren lan berritzaileekin

  • Ertibil Bizkaiaren 42. edizioa Igorrera iritsi da 18 artistaren lan berritzaileekin

  • Erakusketa Igorreko Lasarte Aretoan egongo da ikusgai urriaren 31ra arte eta ondoren Derion eta Amorebieta-Etxanon izango da ikusgai. Honako hauek dira ERTIBIL BIZKAIA 2024ko 3 sarituak eta 15 hautatuak: Leo Burge, M. Benito Piriz, Lucía Jayo Altamirano, Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Rayak osatutako bikotea

Ertibil Bizkaia Arten Bisualen Erakusketa Ibiltaria Igorren jarraituko du bere ibilbidea. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketa honetan, lurraldean bizi eta lan egiten duten 18 sortzaile berriren lanak aurkezten dira, eta Igorreko Lasarte Aretoan egongo da ikusgai urriaren 31ra arte.

Erakusketak Bizkaiko egungo arte-panoramaren aniztasuna eta talentu kartsua islatzen ditu. Lanek —instalazioak, margolanak (olioa, akrilikoa eta pastela), bideoa, eskultura eta argazkigintza— parte-hartzaileen sormena eta adierazpidea islatzen dute.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 5
  • Gaia Ikusizko arteak