"Blas Arratibel" artisautza lehiaketa 2024
Lehiaketa honek artisautza alorreko jarduerak sustatzea eta bultzatzea du helburu, "Blas Arratibel 2024" sariak emanda.
PARTE HARTZAILEAK ETA MODALITATEAK
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Trebiñuko Konderrian erroldatuta daudenek eta deialdian ezarritako betekizunak betetzen dituztenek hartu ahal izango dute parte lehiaketan.
Lehiaketak bi modalitate ditu, eta modalitate bakoitzari sari hauek esleituko zaizkio:
A modalitatea: artisau izaera aitortuta duten pertsonentzako saria.
B modalitatea: artisau izaera aitortuta ez duten pertsonentzako sari berezia.
Parte hartzaileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute kasuan kasuko modalitatean. Parte hartzaileak lana dagokion modalitateaz bestelako batean aurkezten badu, pieza lehiaketatik kanpo geratuko da.
LANAK AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA
Lanak 2024ko urriaren 29an, 30ean eta 31n aurkeztu behar dira, 11:00etatik 14:00etara, BIBAT Museoaren bulegoetan (Aiztogile kalea, 54 Vitoria-Gasteiz).
- Epea 2024(e)ko Urriak 4(e)tik 2024(e)ko Urriak 31(e)ra
- EntitateaArabako Foru Aldundia
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaArtisautza, Bestelakoak
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


