Kontzertuak, dantza-tailerrak, graffitiak, skatea eta arte-azoka izango dituen hiri-jaialdia egingo dute Zaramagan gazteei zuzenduta

  • Kontzertuak, dantza-tailerrak, graffitiak, skatea eta arte-azoka izango dituen hiri-jaialdia egingo dute Zaramagan gazteei zuzenduta

  • 14 eta 30 urte artekoei zuzendutako jarduerak biltzen dituen "Urban Fest" jaialdia Laudio plazan egingo da urriaren 11 eta 12an

"Urban Fest" ekimenaren lehen edizioa egingo dute Zaramaga auzoan urriaren 11 eta 12an. 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako jaialdi horretan, aisialdi alternatiboaz gozatzeko aukera izango dute bi egunez. Bertan, gazteek modu aktiboan parte hartzeko eta hainbat diziplinaren inguruan sormena garatzeko aukera izango dute: kultura, artea eta kirola. Gazteria, Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak udal-zerbitzuek antolatutako ekimena auzoa Biziberritzeko Planak jasotzen dituen ekintzetan sartuta dago eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.

Gaur goizean, prentsaurreko bidez eman dituzte jaialdiaren xehetasunak. Bertan parte hartu dute Gazteriaren zinegotzi Ana López de Uraldek, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Miren Fernández de Landak eta Urban Festen koordinatzaile Ane Cabellok.

Gazteriaren zinegotziak, Ana López de Uraldek, azaldu duenez, jaialdi honek "gazteen kultura arloko sormena sustatu eta babestu nahi izateaz gain, Zaramaga biziberritzeko eta joan den mendeko 60. hamarkadako industrializazioan zehar sortu zen auzo honen berezitasunak ezagut ditzaten gazteak gerturatzea ere badu helburu".

Bestalde, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak, Miren Fernández de Landak, "etorkizun oparoa eta jasangarria" eraikitzeko bidean gazteek betetzen duten rola azpimarratu nahi izan du. Bere hitzetan, inplikazioak eta parte-hartzeak "ikuspegi freskoa, berritzailea eta ausarta eskaintzen diete gaur egungo erronkei. Gaur egungo gazteak auzoa sortzen ikusi zutenen ondorengo belaunaldietakoak diren arren, haien energia bizirik mantentzeko haiek bezain ezinbestekoak dira".

Zaramaga Plana Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua da eta Vitoria-Gasteizko Udalaren konpromiso estrategikoetako bati lotua dago: Zaramaga auzoaren hiri, gizarte eta ingurumen arloko berroneratzea. Jaialdiaren kasuan, gazteekin lotuta dagoen proiektua da.

Jarduera guztiak Laudio plazan egingo dituzte eta 01:00etan amaituko dira. 

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataIrailak 25
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Bestelakoak