"Antón" eta "Cafunč" film laburrek gizarte gaiei buruzko film laburren lehenengo Loteriak saria irabazi dute Donostia Zinemaldian


  • Gizarte gaiei buruzko ehun lan inguru aurkeztu dira Donostia Zinemaldiak eta Loteriak erakundeak sortutako sarira

Antón (Mikel González Beorleguik zuzendua) eta Cafunè (Lorena Aresek eta Carlos Fernández de Vigok zuzendua) film laburrek irabazi dute, hurrenez hurren, gizarte gaiekin lotutako film laburren Loteriak sariketako lehenengo eta bigarren sariak. Donostia Zinemaldiak eta Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak (SELAE) antolatu dute sariketa hori.

Lehiaketaren lehen ediziora ehun lan inguru aurkeztu ziren. Horien artean, Hautespen Batzordeak hamar aukeratu zituen, epaimahaiak balora zitzan. Emma Suárez aktorea izan da epaimahairen burua eta, berarekin batera, Loteriak erakundeko komunikazioko arduradun María Núñezek eta Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek osatu dute epaimahaia. Hirurak izan dira gaur arratsaldean Trueba zinemako filmen proiekzioan eta ondorengo sari-banaketan. Ekitaldi horretan, Loteriak erakundeko presidente Jesus Huertak ere parte hartu du.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 23
  • Gaia Ikus-entzunezkoa