Komikiaren munduko topagune izango da Getxo asteburu honetan
- Irailaren 27tik 29ra, Getxoko Komiki Azokak merkataritza eta ekintza eskaintza zabala ekarriko du Areetako Geltokia plazara, Romoko Ibaiondo kalera eta Romo Kultur Etxera
- Gonbidatutako egileen artean Carla Berrocal, Jaime Martín, Cristina Durán, Gabriel Hernández Walta, Pedro Camello, Sole Otero, Aneke, Miguel Ángel Giner Bou, Marina Sáez, David Lafuente eta Álex Orbe daude, besteak beste
Irailaren 27tik 29ra bitartean, Getxoko Komiki Azokak binetaren mundua hurbildiko dio publikoari bere 22. edizioan. Merkatarika guneak 40 saltoki hartuko ditu Areetako Geltokia plazan eta Romoko Ibaiondo kalean, eta Romo Kultur Etxean hainbat ekintza izango dira, sarrera doakoa dela. Ohi bezala, bederatzigarren artearekiko Bizkaiko hitzorduan artista ezagunek parte hartuko dute, bai azokaren gune komertzialean, bai Romo Kultur Etxean programatutako hainbat jardueratan.
Komikiaren aldeko apustu hori gauzatzeko, Getxok 40 salmenta-postu bilduko ditu merkataritza-gunean (Areetako Geltokia plaza). Liburu-dendek, argitaletxeek, merchandising-establezimenduek eta fanzineek osatzen dute, besteak beste, jendeak azken nobedadeak eskuratzeko, bere serieak osatzeko eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko aukera izango duen postuen eskaintza, baita komikigintzaren munduarekin zerikusia duten era guztietako artikuluak ere.


