Dziga Vertoven irudian oinarrituta dago ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren 66. edizioaren irudia
- "Cuchillo" sormen-estudioak zinema dokumentalaren sustraietan, generoaren aitzindari handienetako batean eta kino-glaz (Cine-Ojo) kontzeptu enblematikoan inspiratutako kartela diseinatu du
- Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 8tik 15era egingo da aurten
ZINEBI – Bilboko Udalak antolatutako Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 66. edizioaren irudia aurkeztu du gaur, Cuchillo sormen-estudioak sortutakoa.
Azaroaren 8tik 15era egingo den aurtengo Zinemaldiaren irudirako, zinema dokumentalaren sustraietan oinarritu da estudioa, Dziga Vertov generoaren aitzindari handienetako bat eta kino-glaz (Cine-Ojo) kontzeptu enblematikoa ardatz bezala hartuz.


