II. Gure Zinema Saria Ane Gabarainentzat izango da, bere ibilbideagatik eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ekarpenagatik

  • II. Gure Zinema Saria Ane Gabarainentzat izango da, bere ibilbideagatik eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ekarpenagatik

Ane Gabarainek II. Gure Zinema Saria jasoko du, bere ibilbide arrakastatsuagatik eta euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ekarpenagatik. Sari-banaketa irailaren 27an izango da, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren baitan, eta Elena Irureta arduratuko da saria emateaz. Euskal zinemako beste aktore handietako bat da Irureta, Gabarainen lankidea eta laguna.

Iaz, Cinco Lobitos filmak irabazi zuen I. Gure Zinema Saria, eta Alauda Ruiz de Azua zuzendari eta gidoilariak jaso zuen garaikurra. Ondo merezia zuen saria pelikulak, hiru Goya irabazi eta ikusle ugari eraman baitzituen zinema-aretoetara. Gainera, gidoilarien lana azpimarratzeko balio izan zuen sariak. Aurten, ordea, Euskadiko zinemagintza sektoreko alor guztietako talentua nabarmentzen joateko helburuarekin, epaimahaiak erabaki du banakako ibilbide bat aitortzea, Ane Gabarain aktore donostiarrarena.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 18
  • Gaia Ikus-entzunezkoa