Gatibu taldeak bere ibilbidea amaituko du 2025ean
- ETB1eko 'Biba Zuek' saioan iragarri dutenez, azken kontzertua 2025eko abenduaren 13an eskainiko dute, BECen
Gatibu taldeak mende laurdeneko bideari agur esango dio datorren urtean. Azken kontzertua 2025eko abenduaren 13an eskainiko dute, BECen, eta sarrerak astelehenean, irailak 23, jarriko dituzte salgai.
"2025ean 25 urte egingo ditu taldeak, eta erabaki dugu oso urte ona dela uzteko", iragarri dute ETB1eko 'Biba Zuek' saioan taldeko kideek.


