Izibene Oñederra: «Zabaltegik film labur bat film luze batekin batera programatzeko eta zinema autoralago baten alde egiteko erabiltzen duen formula oso interesgarria iruditzen zait ikusle gisa»

  • Izibene Oñederra: «Zabaltegik film labur bat film luze batekin batera programatzeko eta zinema autoralago baten alde egiteko erabiltzen duen formula oso interesgarria iruditzen zait ikusle gisa»

Annecyko Zinemaldiko Sail Ofizialetik igaro eta KIMUAK 2024 katalogoan parte hartzeko hautatua izan ondoren, Izibene Oñederraren Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) animaziozko film laburra Donostia Zinemaldiko Zabaltegi Sailerako aukeratua izan da. Zuzendariarekin hitz egin dugu bere lanaren nazioarteko ibilbideaz eta azken hautaketa horretaz.

Ezagutzen ez duenarentzat, zer kontatzen du Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) filmak?

Animaziozko film labur bat da, 2D marrazketa digitaletako teknikaz egindakoa. Krisi klimatiko batek eragindako kolapso baten aurrean komunitate baten parte diren pertsonen erreakzioa da.

Nondik dator lan hau sortzeko ideia?

COVID19-aren konfinamenduan egin ziren gerora animazioa izango zenaren lehen marrazkiak.

Ibilbide garrantzitsua izaten ari da, nola estatuan, hala nazioartean. Nolakoa izan zen zuen parte-hartzea Annecyko Jaialdian?

Nazioarteko Animazio Jaialdia munduan dagoen animaziozko jaialdirik garrantzitsuena da. Oso hunkigarria izan zen gure filma halako kalitate handia duten film laburrekin lehiatzen ikustea.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 16
  • Gaia Ikus-entzunezkoa