Bilboko Udalak "Bilbao Edita" deialdi berria aurkeztu du, hirian argitalpen jarduera sustatzeko
- Bilboko argitaletxeei eta profesional autonomoei zuzenduta dago
- Guztira bost proiektu aukeratuko dira, bi kategoriatan banatuta: A, 3.000 euroko hiru proiektutarako; eta B, 6.000 euroko bi proiektutarako
- Proiektuak azaroaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta 2025ean argitaratu beharko dira
Bilboko Udalak "Bilbao Edita" deialdi berri bat abiarazi du, liburuen argitalpenaren esparruko argitaletxeei eta/edo profesionalei zuzendutako laguntza-poltsa, tokiko argitalpen-ekoizpena bultzatzeko.
Lehiaketaren deialdi berri hau Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da. Plan horren helburua da kultura hiriaren marka-irudi gisa sendotzea, tokiko kultura-eragileak indartzea eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea. "Bilbao Edita" ekimenak aurrera jarraitzen du Bilbao Aurrera Planek hasitako lanarekin, hau da, gizarte-kohesioa, ekonomia suspertzea eta tokiko kultura sustatzea helburu duten neurriekin.
Edizio berri honetan liburuak argitaratzeko bost proiektu aukeratuko dira, bi kategoriatan banatuta: hiru proiektu, bakoitza 3.000 eurokoa, eta bi proiektu, bakoitza 6.000 eurokoa. Proiektuak 2025ean argitaratu beharko dira eta 2024ko azaroaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun hori barne. Eskatzaileak argitalpen-enpresak edo profesional autonomoak izan daitezke, egoitza soziala edo helbide fiskala Bilbon dutenak.


