Esne Beltza lagun handiz inguratuta agurtuko da, 2025eko otsailaren 1ean, Bilbon
- Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao edota El Canijo de Jerez ere izango dira Bilbao Arenan eskainiko den kontzertuan
Esne Beltza taldeak bere agurrerako kontzertua iragarri du larunbat honetan. Izan ere, 18 urte beteko ditu talde gipuzkoarrak eszenatokietatik agurtzen denerako, eta azken kontzertua ez da nolanahikoa izango, Bilbao Arenan izango delako kontzertua, 2025eko otsailaren 1ean.
Lagun handiz inguratuta arituko dira Bilbon, besteak beste, Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao edota El Canijo de Jerez izango direlako alboan. Taldeak adierazi duenez, "festa bat izan zen gure hasiera, eta festa bat izango da bukaera, denik eta alaiena. Aldarrikapenak ahantzi gabe, alaitasuna borroka tresna bezala erabili dugulako hasiera beretik. «Altxa eskua herriarekin bazaude» dio gure azken kantuetako batek, eta herriarekin dantza nahi dugu gure zuzeneko azken kantua".
Hau da taldeak aurkeztutako idazkia:
"Gure behiak ez du esne gehiagorik, ziklo bat ixten dugu, eta ziklo hori alaia bezain ederra izan dela zabaldu nahi dugu lau haizeetara, horregatik nahi dugu ate hori beharden bezala itxi, gu izan garen esentziari helduz.
Esne Beltza eman duen behiak baditu txahalak, aratxeak, eta haiek jarraituko dute bere esnea zabaltzen Euskal Herrian, gehien maite dutena eginaz, musika eta dantza. Esne Beltza familia bat da, hori aldarrikatu dugu urte luzez, eta famili horrekin egingo duguazken festa Bilbon, musikari lagunak gonbidatu ditugu jai horretara, eta gure zaleeibertaratzeko dei egiten diegu.
Bihotz forma duen mundu bat osatu dugu elkarrekin, koloretsua, alaia; eta errespetua, miresmena eta eskerra luzatzen dizuegu gurekin bat egin duzuen guztioi. Anitz dira ezingo dutenak Miribillan gurekin izan, baina haiek gogoan kantatu eta dantzatuko dugu. Marabilla izango da Miribilla".
Sarrerak irailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, hemen.


