Joxe Mari Unanue Echeverria eta Diego Sánchez Aguilar, "Ramiro Pinilla" 7. Eleberri Laburren Lehiaketako irabazleak

  • Joxe Mari Unanue Echeverria eta Diego Sánchez Aguilar,

  • Lexuri González-Pinto Kintana y Sara Araico Soaresen testuak saritu dituzte Haurrentzako "Txiki Baskardo" Kontakizun Lehiaketan

Gaur, Muxikebarri zentroan, Getxo Kulturak eta Pinillesca kolektiboak bultzatutako "Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketaren zazpigarren edizioaren irabazleak jakinarazi dira. Joxe Mari Unanue Echeverriak euskarazko lan onenaren saria eskuratu du eta Diego Sanchez Aguilarrek gaztelaniazko testu onenari emandakoa. Gainera, Lexuri Gonzalez-Pinto Kintana eta Sara Araico Soares bertako ikasle gazteak saritu dituzte "Txiki Baskardo" Haurrentzako Kontakizunen Lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, hurrenez hurren.

"Tori, mikroplastiko bat" eleberriaren bitartez, 22 urte besterik ez dituen Joxe Mari Unanue Echeverria idazle oriotar gazteak irabazi du euskarazko saria. Horretan, bikotekidearekin hautsi eta bizi ziren etxebizitza utzi behar izan ondoren, amamarekin bizitzera joatea erabakitzen duen emakume gazte baten istorioa kontatzen du. Hala ere, laster agertuko dira belaunaldien arteko desberdintasunak eta inoiz azaleratu ez diren sekretuak.

Epaimahaiak testuaren freskotasuna nabarmendu du, bai eta egileak gaurkotasuneko gai eta kezketan sakontzeko duen erraztasuna, bi emakumeren ahots narratiboen bidez. Eleberrian, gainera, kontzeptu kontrajarriak jorratzen ditu egileak, hala nola zahartzaroa eta gaztaroa edita tradizioa eta modernitatea, eta, aldi berean, beste gai batzuetara hurbiltzen da, hala nola mugan bizitzearen argi-itzalak. Lan honekin, Unanuek, berriki Lehen Hezkuntzan graduatuak, eleberriaren generoan egin du debuta, orain arte kontakizun laburrak, ipuinak eta poemak baino ez baititu idatzi.

Bestalde, Diego Sánchez Aguilarrek (Cartagena, 1974) gaztelaniazko eleberririk onenari emandako saria lortu du El órgano lanarekin. Bertan, justizia funtzionario baten bizipenak kontatzen dira, mendiko herri txiki batera iristen baita bertako elizako organistaren heriotza ikertzera. Eleberri gotikoaren eta tragedia grekoaren artean, Prometeoren mitoaren eguneratze bat aurkezten du, giza izaeraren sakonean eta ilunenean arakatzeko. Epaimahaiak nabarmendu du egileak ahots narratzaile bakoitzari ematen dion egitura zaindua eta nortasun propioa. Itxuraz kostunbrista den istorio bat da, bere ebazpen formalak generoaren elementuak gainditzen ditu eta mahai gainean jartzen ditu errua, herri txiki baten giro zapaltzailea eta, gerraren ondorioz, degenerazio morala bezalako gaiak.

Murtziako idazlea Filologia Hispanikoan doktorea eta Gaztelania eta Literaturako irakaslea da. Aurretik Nuevas teorías sobre el orgasmo femenino idatzi du, eta, horrekin, kontakizun-liburu onenaren 2016ko Setenil saria eskuratu zuen. Bere lehen eleberria Factbook. El libro de los hechos (2018) izan zen eta 2023an bigarrena argitaratu zuen, Los que escuchan, Europako Eleberrien Grand Continent sariko finalista. Poeta gisa, Diario de las bestias blancas (Dionisia García Poesiaren Nazioarteko Saria, 2008) eta Las célebres órdenes de la noche (2016) argitaratu ditu. Horrez gain, kritikak eta artikuluak argitaratu ditu "Quimera" eta "El coloquio de los perros" literatura aldizkarietan, bestak beste.

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 13
  • Gaia Literatura