Hiru film luze lehiatuko dira Sitgeseko zinema jaialdiko Sail Ofizialean
- "Rich Flu" Galder Gaztelu-Urrutiaren filma, "Una ballena" Pabo Hernandorena eta "Daniela Forever" Nacho Vigalondoren lana, Sayaka Films eta Señor y Señora euskal etxeek ekoitzia, arituko dira fantasiazko zinemaren jaialdiko sari nagusiaren bila
Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioa urriaren 3tik 13ra egingo dute, Sitgesen, eta gaur, asteartearekin, antolatzaileek programazioa aletu dute prentsaurreko batean.
"Rich Flu" (Galder Gaztelu-Urrutia), "Una ballena" (Pablo Hernando), biak ere EITBren parte-hartzea duten filmak, eta "Daniela Forever" Nacho Vigalondok zuzendu eta Sayaka Producciones eta Señor y Señora euskal etxeek ekoitzitako pelikula Kataluniako jaialdiaren Sail Ofizialean izango dira.


