Bilboko Udalak irailaren 11n irekiko du 2024-2025eko udal ikastaro eta tailerretan izena emateko epea
- Irailaren 11tik 23ra eman behar da izena
- Gaurtik aurrera kontsulta daitezke aurretiko hitzorduen zerrendak
- Kulturaren, berdintasunaren eta osasunaren arloko ikastaroetan eta tailerretan izena emateko, www.bilbao.eus helbidera jo beharko da, eta aisiari eta kirolari buruzko ikastaroetan izena emateko, berriz, www.bilbaokirolak.eus helbidera
Bilbotarrek irailaren 11tik 23ra arteko epea dute 2024-2025 ikasturterako udal-ikastaro eta -tailerretan izena emateko. Hilaren 5ean programazio honetarako hitzordua emateko zozketa egin zen. Gaurtik aurrera, zerrenda horiek hainbat modutan kontsulta daitezke, aukeratutako ikastaro edo tailerraren gaiaren arabera.
Honela kontsultatu ahal izango dira hitzorduen zerrendak:
Berdintasunari, kulturari eta osasunari buruzko ikastaroak eta tailerrak, udaltegietan, www.bilbao.eus web-orrian edo 944 010 010 edo 010 telefono-zenbakira deituta, astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara. Gainera, adinekoentzako osasun-ikastaroetan izen-emateko edo beste edozein izapide egiteko laguntza behar izanez gero, telefono-zenbaki hauetara dei daiteke: 944 20 44 70 eta 944 20 44 53 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era).
Aisia- eta kirol-ikastaroetarako, berriz, udal kiroldegietan, www.bilbaokirolak.eus web-orrian, edo Bilbao Kirolak-en telefono orokorrera (944 354 740) edo Ikastaro eta Tailerren Gidan agertzen diren kiroldegietako telefonoetara deituz.
Udal-tailerretan irailaren 11tik 23ra bitartean eman ahal izango da izena, zozketan emandako hitzorduaren eguna eta ordua kontuan hartuta. Emandako hitzorduak esan nahi du bertan ezarritako egun eta ordutik aurrera egin daitekeela inskripzioa, baina ez du plaza bermatzen.
Kultura, berdintasun eta osasuneko ikastaro eta tailerretan izena emateko, www.bilbao.eus web-orrian sartu behar da, edo 944 010 010 edo 010 telefonora deitu astelehenetik igandera 08:00-20:00 ordutegian. Aisia eta kiroleko ikastaroetarako, berriz, www.bilbaokirolak.eus web-orrian sartu behar da, edo Bilbao Kirolak-en telefono orokorrera (944 354 740) edo kiroldegietako telefonoetara (ikastaro eta tailerren gidan ageri dira) deitu.


